Sarrera

Aitor Zarragoitia deitzen naiz eta 1978ko Abuztuak 16an Lekeitioko herrian jaio nintzen. 2009. urtean ,10 urtez Mallabiako empresa batean bulego teknikoko langile bezala lan egin ostean, lana utzi eta Asia-n zehar bidaiatzea erabaki nuen. Kirol munduan ere Lekeitioko Boleibol kirol taldeko entrenatzaile moduan urte dexente eman ditut eta jarraitzen dut. Bizi esperientzia hauek ( eta beste askok ) nire izatea garatu eta besteenganako daukadan sentsibilitatea, elkartasuna eta enpatia areagotu dituzte.  Horrela ,bidaiatzea eta pertsona edo kultura desberdinekin era solidario batean bizipenak izatea nire bizitzako atal garrantzitsu bat bilakatu da.

 

Bidaiatzeak kultura desberdinak ezagutzetik gain, munduan bizi diren beste errealitate batzuk ikustera eraman ninduen. Horrela saiakera desberdin batzuen ostean eta pasa den urtean Nepalgo herriak jasan zuen lurrikara bortitzaren ondoren, BIDEITZEN proiektuarekin hastea erabaki nuen. 2015eko Udan Bidaiaz bideak eraikiz lelopean, aurretik ezagutzen nituen(2010 ean 4 hilabetez Katamanduk umezurtztegi batean izan nintzen bolondres gisa)  edo harremanetan jarri nintzen elkarte desberdinen bitartez, lurrikararen ondorioz kaltetutakoei eta gehien behar zutenei laguntzeko ilusioz beteta  Nepalera bidean jarri nintzen. Han ezagutu nituen elkarte eta pertsonek esku zabalik hartu ninduten beraien artean eta alor desberdinetan nere hondar aletxoa jartzeko aukera eman zidaten

Anuncios